Oso interesgarria, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak argitaratu berri duen azken Ahotik at! aldizkaria, dagoeneko 10. zenbakia dena. “Hiriak egin eta desberdintasunak desegin. Hirigintza barneratzailea helburu” izenburupean, hainbat artikulu eta elkarrizketa bildu dituzte, urbanizazio-prozesuaren ingurukoak.
Hizkuntza argiz eta zuzenaz, hirigintzaren inguruko hainbat aurreiritzi alde batera uzteko tresnak emateaz gain (definizioak, topikoen biluzteak), hainbat kolektiboren lana ere azaltzen da EGKren azken aldizkarian (Egin Ayllu, Etxegorri, Ph+ Urbanismo Ciudadano…).
Zorionak, beraz, Amaia Elorza eta Itsaso Estarrona egileei!
Aldizkaria PDFan osorik eskuratzeko, sakatu hemen.
Eskertzen da noizean behin halako argitalpenak irakurri ahal izatea, hemen eginak eta euskaraz… Eskerrik asko halako blog bat ere posible egiteagatik!
Eskerrik asko zuri, Miren. Ondo segi!