Josevisky komikilariaren erakusketa

Gasteizko Aiztogile kaleko Hala Bedi tabernan komiki-erakusketa arrunt interesgarria dugu egunotan: Josevisky umore zintak marrazten saiatu zen komikilariarena. Horra erakusketaren iragarkia:

Nabarra aldizkarian argitaratutako komiki-zinta zorrotzak ikusgai dauzkagu bertan, baita kklrd proiektuko komiki ilun bezain ederrak ere.



Hala Bedi tabernako erakusketako irudiak / Egilearen argazkiak (CC-BY-SA)

Horrez gain, jakina, Aldiri aldizkarian argitaratutako komiki bikainak ere ikus daitezke Hala Bedi tabernan, Joseba Larratxe Josevisky Aldiri proiektuko parte-hartzaile izan baita hasiera-hasieratik.

Martxoaren 17ra arte duzue erakusketaz gozatzeko aukera, eta, egun horretan bertan, hitzaldia emango du Joseviskyk berak Gasteizko Elkar Megadendan, arratsaldeko 19:00tan. On egin deizuela!

2 Comments

  1. Josevisky Euskal Herri osoko komikigilerik hoberena da. Dudarik gabe! Japonian horrelako batek bidea izango luke, baina hemen Europan Moebius batek kostata lortu badu berea, nola aterako da aurrera Josevisky bezalako bat? Moebiusek Miyazakiren irudimena piztu zuen, eta hala ere! Nik uste dut Josevisky bezalako batek Japonian urte batzuk pasatu beharko lituzkeela, bestela horrek jai du! Tokion edo, ez dakit, komikia bizi duten hipozentruan, bizi-bizirik, egunero. Hemen horrelakoak kakalardoak bezala zapaltzen dituzte, krrxk… Zergatik ez du Kafe Antzokian erakusten? Nik Nabarra hilabetekarian ezagutzen dut, Bilbon ez dugu aukera haundirik… eta gainera euskaraz… ganbatte kudasai!!!

  2. Alberto! Neregatik jarri botea eta oso gustura juango naiz Japonera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude