CALL FOR PAPERS. Aldiri 36: “SITOPIA”

Irudia: Ernest Zacharevic

 

Lurraldearen auzian elikadurak duen berebiziko papera erdigunean jartzen du Sitopiak. Carolyn Steel arkitektoak sortu zuen kontzeptua, grezierazko sitos (janaria) eta topos (lekua) arteko topagunea dena.

Sitopiak lurraldearen egituraketan gizartearen elikadura ereduak duen berebiziko eragina aitortzen du; egun, mundu osoa da gure baratza, eta gure zabortegia. Zikloak lurraldeetatik banatu dira, eta metabolismoak zeharo eraldatu. 36. zenbakian harreman hori izango dugu mintzagai.

Honen inguruko hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa landu nahi duzun gaia azalduz.

 

Gogoan izan data hauek:

  • Laburpenak jasotzeko azken data: 2018ko urriak 1.
  • Artikuluak jasotzeko azken data: 2018ko azaroak 1.

Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera: aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude