Ura gara. Gu, gure ingurua, gure mundua. Gure gorputzaren %70 inguru ura da, eta portzentaia beretsuan Lurraren azalera urez estalita dago. Ura ez da ditugunen artean beste baliabide bat, oinarri-oinarrizko baliabidea baizik, funtsezkoena. Sarritan ahazten dugun auzia da hau, arkitektura egitean, lurraldea kudeatzean.
Ura ondasun produktibo gisa ulertu ohi da. Eta horren arabera egiten da bere kudeaketa. Uraren Kultura Berria, 90. hamarkadan sortutako gizarte mugimendu izatetik, ura kudeatzeko modu berriak defendatzen dituen filosofia da egun, edozer gauzaren gainetik, ura, ura eskura izatea, beste edozerren gainetik eskubide dela defendatzen duena.
Urak guztian du eragina: energiaren sorkuntza eta kudeaketan, gure eta inguruaren osasunean, gure egunerokotasunean. Baina baita beste eremu ez hain fisikoetan ere. Alor identitarioan kasu. Euskal Herrira etorrita, ezin dugu gure izana, gure paisaia edo ingurua, burdinolak eta ondoren errotak eragiten zituen ura gabe ulertu, adibiez. Edo burdin mea garbitu edo garraiatzeko ezinbestekoa zen modu bateko edo besteko ura gabe. Gure identitatean ere eragin zuzena du urak. Telebistako iragarkiaren lemak dioen moduan (askotan gertatzen ez den moduan, euskaratik pentsatutakoa hau), “ura da, gu gara”.
Ura izango du ardatz Aldiriren 40 zenbakiak. Honen aspektu ezberdinen inguruko hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa landu nahi duzun gaia azalduz. Gogoan izan data hauek:
Laburpenak jasotzeko azken data: 2019ko ABUZTUAK 31
Artikuluak jasotzeko azken data: 2019ko IRAILAK 30.
Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera:
aldiri.aldizkaria@gmail.com
Irudia: Designed by kdekiara / Freepik