Aipua (II)
“Baluarteko errolutuari euskara gehitzeak sarrera nagusiaren estetika hondatuko luke.” – Patxi Mangado
“Baluarteko errolutuari euskara gehitzeak sarrera nagusiaren estetika hondatuko luke.” – Patxi Mangado
Azpiegitura handiek sarri liluratzen gaituzte, gizakiaren ausardiaren eta trebetasunaren erakusgarri baitira. Distira guztiak ez dira urre, ordea. Lurralde guztietan sakabanatuta badira hainbat azpiegitura-gorpuzki, hilotzak bailiran, amaitu gabe bertan behera utzi behar izan zirenak. Azpiegitura horiek alferrik galtzeko arrazoien artean, jakina,… Jarraitu irakurtzen
Barka nazatela langabezian daudenek, baina zorioneko krisialdiagatik izango ez balitz… Gasteizen gauzatu nahi den birdentsifikazioak (ofizialki Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berraztertze partziala) Euskal Herrian aurrekari gutxi dituela esango nuke. Birdentsifikazioaren tresna aspaldikoa bada ere —XIX. mendeko zabalguneen goranzko handipenek antzerako… Jarraitu irakurtzen
Kutxak auzolandegi interesgarriak antolatu ditu uda honetarako, ingurumenarekin eta kultura-ondarearekin erlazionatuta. 15-27 urte badituzu, aukera ederra izan dezakezu ikertzaileen eskutik ikasteko, talde-lanaren bidez. Amaiurko gazteluaren muinoa Sei auzolandegi daude aukeratzeko: Aizkorri: Artzaintza tradizionala eta ingurumen-oreka. Flysch: Biotopoa garbitu eta geodibertsitatea… Jarraitu irakurtzen
Argigarria bezain polemikoa, Eisenmanek botatakoa: “Eskuineko gobernuak hobeak dira arkitekturarako. Ezkerreko pentsamoldeak adostasuna bilatzen du, eta horrek arkitektura oztopatu egiten du.” – Peter Eisenman
Lurraldearen antolakuntzan arkitekturaren protagonismoa dezente lausotu egiten da, beste jakintza-arlo batzuen mesedetan. Eskala handian garrantzitsuagoak dira ekonomia, geografia eta, jakina, politika. Gogoratuko duzue Daytoneko Hitzarmen ezagunaren ondorioetako bat: Goražderako korridore bosniarra onartu behar izan zuten serbiarrek, nazioarteak bake-prozesua begi onez… Jarraitu irakurtzen
Datorren ikasturtean Boloniako prozesura moldatutako graduak gauzatzen hasiko dira EHUn. Aldaketen artean, graduetara sartzeko proba espezifikoak. Asteburu honetan egunkarian ikusi ahal izan dugu arkitekturako proba berriaren iragarkia: DAGETen web gunean zerbait gehiago azaltzen da probaren inguruan. Espazioa ulertzeko gaitasuna eta… Jarraitu irakurtzen
Errare humanum est, badakigu, baina badira auzo-lotsa eragiten duten hanka-sartzeak. Tafallan gertatu berri dena, esaterako. Apirilaren 12an bigarren mailako hezkuntzako Antso III.a Nagusia institutua handitzeko lehiaketa zabaldu zuten. Lehiaketaren oinarriek eraikinaren egitarau zehatza eskaintzen zuten, baita lurzoruaren azterlan geotekniko bisatua… Jarraitu irakurtzen
Donostiako Arkitektura Eskolan diruaz gutxi hitz egiten dela esango nuke. Itsusia omen da horretaz jardutea. Arkitektogaien eginbeharrak transzendenteagoak ei dira. Diruaz hitz egiten denean, proiektuen gauzatze-aurrekontuen inguruan bereziki izan ohi da. Sekula ez dira arkitektoen ordainsariak aztertzen. Arkitektoek dezente ondo… Jarraitu irakurtzen
Gipuzkoako Errezilgo Erdoizta auzoan harribitxi bat dago: San Isidro baseliza neoklasikoa. Itxita egon ohi da, baina kanpotik ikusteko bakarrik ez bada ere, hara gerturatzea merezi du. Izan ere, leku zoragarrian dago, Ernio mendiaren ipar-mendebaldeko isurialdean, 453 metroko garaieran, Basarri bertsolariaren… Jarraitu irakurtzen