Frantziatik egunotan heldu zaigun berriak Hego Euskal Herrian izan duen oihartzun eskasa harrigarria deritzot.
Trenbidearen zabalera edozein izanda ere, ematen du AHTak ez dituela 105 km/h baino gehiagoko abiadura lortuko Hendaia eta Baiona artean.
Batzuen ustez, Euskal Y-a Europarekin konexiorik gabe geratu da.
Abiadura Dezente Handiko Trena esan beharko dugu?
Berdez, Abiadura Dezente Handiko Lapurdiko tartea / Wikimedia Commons (egileak aldatua)
EGUNERATZEA (2009/6/10):
Pepiño haserretu da. Espainiako ministroak dio Frantziak trenbidea egingo duela. Gutun bat jaso omen du hori ziurtatuz. Laster ikusiko dugu azpijokoan ote dagoen…
EGUNERATZEA (2009/6/11):
Alliot-Mariek berretsi du ez dela Hendaia eta Baiona arteko bigarren trenbidea egingo, datozen hogei urtetan bederen. Horrek ez du AHTaren egitasmoa zalantzan jartzen…