Antzinako erromatarrek hiru tresna nagusi erabili zituzten lurraldearen konkistan: zenturiazioa (lurraldea okupatu, zatitu eta kolonoei lursailak emateko tresna), harresia (kolonoak eta kolonizatuak kolonizatugabekoengandik babesteko gerrikoa), eta galtzada (koloniak euren artean lotzeko garraiobidea).
Gauzak ez dira hainbeste aldatu. Sionismoaren estrategia lurraldearen antolakuntzari dagokionez ez dago erromatarrengandik oso urrun. Okupazioa, kolonizazioa eta anexioa dira betebeharreko hiru pausuak. Erromatarren ereduari jarraiki, koloniak sortu eta harresia eraiki ondoren, kolonien arteko garraiobidea indartzea baino ez zitzaien falta sionistei.
Jerusalemeko lehen tranbia-linearen proiektua, 2000ko abuztukoa / Jerusalem Transport Systems Ltd.
Hutsune hori betetzera etorri behar zen Jerusalemeko tranbia. Hiriburuko auzuneak ganoraz komunikatzeaz gain, garraio-sistema berri horren helburua Jerusalengo erdigunea eta inguruko establezimenduak lotzea izango zen: Atarot moshava, Neve Yaakov, Ramot, Kiryat Menachem, Pisgat Ze’ev, Gilo eta sionismoak sortutako beste hainbat establezimendu edo kolonia.
Jerusalemeko tranbia-sistema osoaren proiektua / Jerusalem Transport Systems Ltd.
Hala ere
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
―eta lanak hasiak zirela
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
―, proiektua bertan behera gelditu dela dirudi.
Hortaz, urtarrilean hasitako txutxumutxua gauzatu da azkenik. Veolia Transport, Bilboko garraio publikoa kudeatzen duen enpresa frantziarra, Jerusalemeko tranbiaren obren enpresa arduraduna zenez, Euskal Herrian ere apartheidaren tranbiaren aurkako presio nabarmena egin zen. Halaber, suediarrek esleipen mamitsu bat enpresa berdinari ukatu ei zioten, sionismoa bultzatzeagatik.
Garaipena oihukatu du baten batek. Presioek eta protestek bilatzen zuten emaitza lortu dute oraingoan… edo erraz ikusten ez den beste zer edo zer izango al da tartean? Izan ere, kritikak ez dira palestinarren aldeko taldeetatik soilik etorri…
Sexuak banatuko dituen kosher-tranbia alternatibo bat egongo al da proiektuan?
Zenbait ultraortodoxo ere poztu da berriarekin, sexuen arteko nahasketa ezmorala bultzatuko omen zuelako tranbia berriak. / WSJ