Benidormeko itsas-pasealeku berria

Sartaldeko hondartzako itsas-pasealekua bukatu berri dute Benidormen, bi urte baino gehiago iraun duten lanen ondoren. Proiektua Carles Ferraterrek egin du, azken urteotan geometriari garrantzi berezia ematen ari zaion arkitektoa.


Pasealekuaren ikuspegi orokorra. Hondoan, Bali hotela, 52 solairurekin Europako garaiena / Egilearen argazkia.

Pasealekuaren ezaugarririk nabarmenena uhin-forma da, proiektuan marra zuzen gutxi dagoela. Uhinek pasealekua osatzen duten bi mailak lotzen dituzte, alegia, goiko ibiltokia eta hondartzaren sestra. Esandako lotura diseinuan erabat txertatuak dauden eskailera zein arrapalen bitartez garatu da.


Pasealekuaren bi mailak lotzen dituen eskaileretako bat. Behekaldean, pertsona batzuk itzalgunea aprobetxatzen / Egilearen argazkia

Bai lotura-elementuak bai eustormak zuriz margotutako ageriko
hormigoiaz osatu dira, bigarren horiek oholtxozko kofraduraz. Behekaldeko ibiltokiak
zurezko zoladura du; goikoak, berriz, hainbat koloreko Keramia etxeko zeramikazkoa. Baranda altzairu herdoilezinezkoa da, sinplea baina fina, oharkabean pasatzeko modukoa.


Arrapalak ere ederki integratzen dira diseinuan / Egilearen argazkia


Beheko zurezko ibiltoki itzalduna. Argi-fokoak zoladuran txertatuak daude / Egilearen argazkia


Maila-aldaketa leunek pasealekua galtzadaz babesten dute / Egilearen argazkia


Ura jasotzen duen erreten ezkutatua eta eserlekua / Egilearen argazkia


Gune berdeak aprobetxatu dituzte estolden ahoak ezkutatzeko. Hori posible izan ez denean, estolden tapak zoladuraren kolore berdinaz margotu dituzte / Egilearen argazkiak

Geometria kurboak mota honetako ohiko proiektuen linealtasun eta zurruntasuna ekidin du, pasealeku aberatsa lortuz. Kritikak jaso baditu ere, proiektu txukuna iruditu zait oro har, asko hobetuko dena landareak ganoraz hazten direnean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude