Informatzen ez duen informazioa

EAEko 2006ko Lurzoruaren (Madrazo) Legeak behin eta berriro aipatzen du «herritarrek udaleko hirigintza-plangintzari buruzko informazioa izateko eskubidea». Ematen du udalek serio hartu dutela. Uda baino lehen Gasteizko Plan Orokorraren aldaketa-aurrerapenaren berri ematen zuen iragarkia jaso nuen postontzian.


Gasteizko Udalak 2009an buzoiz buzoi bidalitako informazioa (handiago ikusteko, sakatu irudian)

Iragarkian, Udalak aurrera eraman nahi dituen lau birkalifikazio garrantzitsu datoz; haien artean, AHTaren geltokia jaso behar duen gunearena. Pentsatzen nuen hirian sortu den zalantza argitu behar zuela papertxoak, ez baitago argi behin-behineko autobus-geltoki bat egin behar ote duten, ondoren behin betiko geltoki intermodala eraikiko den leku berean (askorentzat zentzugabekeria galanta dena, bistan da). Usteak erdi ustel. Informazio-paperak ez du gehiegi informatzen, dagokion partzelan honakoa baino ez baitu esaten: «Garraioak (garraio-geltokiak)».

5 Comments

  1. Antzeko zerbait pasa zitzaidan iaz, klasekide batzuekin Donostiako Udalak Plan Orokor berriaren aurkezpenera joan nintzenean. Egian izan zen, eta hiriko zein auzoko gaiez aritu ziren, auzokide gutxi batzuren aurrean (gutxi batzuk horiek, interesatuak, noski). Kontua da erabili zuten hizkera, terminologia, ez zela herritar soilak ulertzeko modukoa, arkitekturako 4. mailatik gorago dagoenak soilik ulertzekoa baizik (eta nekez). Oso burokratikoa, oso astuna, oso ‘gutxi-uler-diezadazun-galderarik-erantzun-behar-ez-izateko’ tankerakoa. Suposatu nahi dut informazioa eta partehartzea bultzatu nahi zituztela, baina uste dut esfortzu estra bat falta dela ideiak ulertarazteko.pd.: Ez nekien Gasteizen ere autobus-geltoki-intermodal eta antzekoekin arazoak zenituztenik. Donostiak provisional-pa-siempre autobus geltoki batetik sasi-intermodala izango den leku okerrean kalzadore bidez sartutako lurrazpiko bus-geltoki batera egingo du salto, sorpresarik ezean…

  2. Gasteizkoa barregarria da oraintxe bertan dagoen autobus-geltokia jada “behin-behinekoa” delako; eta oker ez banago, duela 13 urte egin zuten… Donostiako “behin-behineko” geltokia oraindik zaharragoa da, bai (80. hamarkadakoa). Bi hiriak ari dira AHTari itxaroten, auskalo noiz arte. Ondo segi.

  3. RHiritargoaren partaidetzarena etengabeko gaizkiulertuen historia da. Hainbat modu proposatzen badira ere, errotik datorren akatsa dela uste dut, hiritar normalak ez baitaki urbanismoaren asuntoa zertaz doan. Ordea, berak inguruan zer moduko auzoa nahi duen soberan daki; hor dago ene ustez hirigintzak aitzakotzat hartu behar duena. Hiritarrek, potere publikoen bitartez (politikariak edo bestelako eragile soziala) hiriaren “programan” sartu dezakete eskua, baina “kalkuluak” adituentzako laga. Ostantzean, Gasteizeko desinformazio horretan erori gaitezke. Ta ezin ahaztu zenbateko indarra izan dezakeen soil batek, momentu egokian plazaratutako El Correoko artiulo bat bide.

  4. EAEko Lurzoruaren Legearen 8. artikuluan dator “herritarren parte-hartzearen printzipioa”. Hala ere, ez da ganoraz zehazten hura nola gauzatu… Ongi ibili, Karpol.

  5. Planifikatzen ez den planifikazioaGasteizko planeamenduaren
    informaziorik-eza ez da salbuespen edo ez-ohizko kasu bat. Arrigarria
    ba da ere, legeak eta batez ere, eguneroko praktikak, halako
    kontraesanak ahalbideratzen dituzte.  Horrela ba, Hiri-planeamendu
    danetan eremu bitxi batzuk -kasu askotan oso zabala direlarik- “sin
    determinaciones” izenburupean daudenak, edo-ta “Suelo urbanizable no
    programado” lur-klase deiturapean dagoenak aurki ditzakegu.  Beste
    trikimailu bat “ordenacion diferida” edo antzeko adierazpenak ba daude
    ere.  Hau da, zer eta zenbat adierazten duten parametro urbanistikoak
    zehaztu gaberik argi eta garbi aurreikusten du planeamenduak.Benetako
    iruzur hau gustiz onhartuta dago, Administralgoak eta politika-gizonak
    berak bultzatuta, urbanismo arloan adituak lagunduta.Gasteizko kasu
    konkretu hontan, gaur egun zonalde hortan zer nolako eralgintza egin
    behar denaren ideiarik ere ez dutelakoan, bihar “legearen arabera”
    edozer gauza egitea -espekulazio gorria izanda ere- ahalbideratzen dute

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude