Angiozar eta Bergara artean dago Eduegi baserri zaharra, haran estu eta malkartsu batean. Malda, hala ere, ez zen izan baserrirako kalte, baizik eta erdisotoan upategi freskoa ezartzeko baliabide.
Eduegi baserriaren goitiko bista
XVI. mendean eraikia izaki, Gipuzkoan ohikoa zen sagardo-dolare motako baserria dugu Eduegi. Hala ere, gainontzeko baserrietan ez bezala, Eduegin sagardoa ekoizteko azpil zaharra bertan dago oraindik ere. Sagardoa egiteko 500 bat urteko egitura du barnean Eduegik, hortaz.
Fatxada nagusiaren ikuspegia / hiru.com
Aldaketak egon ezean, Abiadura Handiko Trena ezartzeko lan erraldoiek monumentutzat izendatua dagoen Eduegi baserria eraitsiko dute, hurrengo planoak ondo adierazten duen bezala.
Gorriz, Eduegi baserriaren kokaera, AHTaren bide erdi-erdian (handiago ikusteko, sakatu irudian)
Badirudi orain hasi direla mugitzen kultura-birrintze honen aurka lehen agintean zeudenak. Nahiz eta berandu, ongi etorria. Atzo jakin genuen Eusko Jaurlaritzak trenaren ibilbidearen aldaketa ikertuko duela. Ea bada. Ezin dugu euskal ondarea hain modu negargarrian galdu.
unian proiektu “handiak” egiten genituenean “jaungoikoaren behatza” erabiltzea esaten genuen, hau da, ondo etortzen ez zitzaigun guztia, botatzea, askotan buelta gehiegirik eman gabe.
ikusten dudanez, proiektu errealetan ere horrelako gauzak gertatzen dira. batzuk eskabadora huts bat izanagatik boteretsuago sentitzen dira aurrean dagoen ondare arkitektoniko, kultural zein naturala zerutik behatz batekin zanpatu eta desagertarazteko.
Jangoikoaren behatza lan munduan zera da:- P**x*, tenemos una masía aquí, ¿muevo la carretera?- ¿y por qué no mueves la masía?- Es que está protegida- Pero si la mueves unos milimetros (hau da, metros), nadie se dará cuenta.(masíako jabeak, agian, urte batzuen buruan?)