Kaisersrot

Bitxia da oso Kaisersrot delako proiektua, Züricheko ETH unibertsitate publiko entzutetsuaren ekimena. Arkitekturako, hirigintzako eta konputazio-teknologiako ikerlarien arteko lankidetza izaki, “marraztu ezin daitezkeen soluzioak” eskaintzen omen dizkio arkitekto zein hirigileari.

Informatika-programa bat da, labur esanda, hirigintza-plan konplexuen datuak erraz eta grafikoki kudeatzen laguntzen dituena. Hau da, hainbat algoritmo edo arau-segida batera maneiatu ditzakeen sotwarea dugu Kaisersrot, proiektuen zatien eta osotasunaren arteko oreka alde batera uzten —omen— ez duena.

Demagun hirigileak birpartzelazio bat egin behar duela. Etxeen kopurua sartuko du programaren interfazean, beste datu objektibo batzuekin batera: partzelen tamaina, kokapena, orientazioa… Demagun ekipamendu publiko bat ere sartu beharra dagoela, eta haren inguruan dentsitate altuagoa… 33 segunduko adibidea duzu jarraian:

Birpartzelatzea ez da inoiz hain erraza izan” ziurta lezake iragarkiak.

Ahaztu zait esatea programaren egileetako bat KCAP arkitektura-bulegoaren zuzendari Kees Christiaanse dugula, azken asteotan Euskal Herrian hain ezaguna egin zaiguna.

Susmoa dut ez ote den ditxosozko Kaisersrot erabili Pasaiako badiaren azken proposameneko zatiren batean, Lezotik ez oso urrun…

2 Comments

  1. Aupi! Eskolako ikasle bat nas eta gausa baten fijau nas. Amomaren etxean zer eskatzen dabie? Inkreible!!!http://www.oma.eu/index.php?option=com_content&view=article&id=10&Itemid=13Oso kuriosoa egin jata! Rem Koolhaasek holandesa eskatzen dau! Hamengo bulego internasional batek euskera eskauko balu… bitxu…”Further requirements: – Skilled in MS Office- Fluent in English and Dutch“Imajinau! “Further requirements: -Skilled in MS Office -Fluent in English and Basque“Eta bateonbatek ba al daki sergatxik diran hain berdinak Oteizaren Alhondiga eta Koolhaasen Pariseko Liburutegixa? Espasiñue bakarrik? Ez dot pentzetan kasualidade bat danik, nik ez dot kasualidadetan sinesten… ser konpetisiño da lehenagokoa? Hor ikusiko geneban egixa…

  2. Kaixo, Olatz. Amoma (kar-kar) jakintsua da… Hala ere, lanpostu hori giza-errekurtsoak kudeatzeko dela ohartu zaitez; gainontzeko lanpostuetan ez dute nederlandera eskatzen (hori eskatzea oso normala iruditzen bazait ere).Oso interesgarria, aipatzen duzun alderaketa hori. Datak begiratzen egon naiz eta biak dira garai berekoak, 1988-1989 urte bitartekoak. Oteitzaren (eta Saenz de Oizaren) proiektuaren datak hemen agertzen dira; ematen du proiektua 1988ko bukaerarako egina bazegoela (ez zen lehiaketarik izan, oker ez banago). Amomarena, 1989koa da, hemen diotenez. Hortaz, baliteke Amomak Oteitzarena ezagutzea. Nire iritzia: kanpotik antzerakoak badira ere (nahiz eta Oteitzarenak bi kubo eduki), OMAren proiektuak duen barnealdeko ideia potentea (hutsuneen estrategia deitu dutena) ez da Oteitzaren kuboan agertzen. Egunen batean saiatuko naiz alderaketa hau hobeto garatzen mezu berri batean. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude