Upss…

Errare humanum est, badakigu, baina badira auzo-lotsa eragiten duten hanka-sartzeak. Tafallan gertatu berri dena, esaterako.

Apirilaren 12an bigarren mailako hezkuntzako Antso III.a Nagusia institutua handitzeko lehiaketa zabaldu zuten. Lehiaketaren oinarriek eraikinaren egitarau zehatza eskaintzen zuten, baita lurzoruaren azterlan geotekniko bisatua edo kableen instalazioaren betebeharrak ere.

Ez zen arkitektura-lehiaketa soila, inondik inora, obraren eraikuntza ere eskaintzaren barne baitzegoen. Hau da, arkitektoa eraikitzaile batekin aurkeztu behar zen, horrek dakartzan zailtasunekin. Gero eta gehiago zabaltzen ari da lehiaketa mota hori, eraikuntzan parte hartzen duten eragileen arteko independentziaren aurka badoa ere.

Dena den, berdin dio. Apirilaren 29an lehiaketa bertan behera gelditu zen, Hezkuntza Sailak argitaratutako ohar baten bidez iragarri bezala. Lehiaketaren deialdia hasi eta hamazazpi egunetara, norbait konturatu omen zen ezin zela aurreikusitako handipena eraiki: aukeratutako partzela —oraingoz— urbanizaezina da. No comment.


Lehiaketaren oinarrietako kokapen-planoa


Tafallako 1994ko HAPOko lurzoruaren klasifikazio-planoa. Institutua erdiko UC-72 delako hiri-partzelan dago; argi dago handipena egiteko aukeratutako partzela urbanizagarria ez den lurzoruan dagoela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude