Ezberdintasun nagusia: Bilbo ez dute Unesco-ko Munduko Ondareen zerrendatik kenduko (ez dagoelako bertan).Egia esan, ez det ulertzen Sevilla eta Unescoren artean sortu den ika-mika, Pelliren dorrea dela-eta. Dorrea gustatu ala ez, Cartuja ez dago Sevillako alde zaharrean eta ez dakit zein den Unesco “Sevillak ez duela zeruarraskaririk (Artamendi style) behar” esateko. Zein da Cajasol dorrearen bekatua, postala “izorratzeaz” gain?
Nik Sevillakoaz gutxi dakit, baina uste dut Bilbok, gutxienez, ez duela etxe-orratzen beharrik. Horren frogarik argiena da ditxosozko dorrea ez zuela inork okupatu nahi. Eta sustatzaile pribatuak agertzen ez zirenez, erakunde publikoak joan ziren operazioa erreskatatzera (dorrea kosta ahala kosta eraiki behar zen eta): Bizkaiko Aldundia eta Bilboko Udala… zenbakiak ganoraz egin zituzten arte. Azkenean, Iberdrolak hartu zuen, proiektua dezente txikitu eta gero… Historiaren kronologia laburra hemen.Etxe-orratza sinbolo bat da. Krisia eragin duen sistemarena, hain zuzen.Baina ados nago zurekin: Unescoren asuntoari ñoñokeria usaina dario. Ondo segi.
Aurrekoan ordenagailuek darabilten sistema eragileak eta janari moten
arteko konparaketa bat irakurri nuen; Windows fast-food tankerako
janariarekin parekatzen zuten, Macintosh ordea gourmet janariarekin.
Azkenik, Linux etxeko janaritzat hartzen zuten. Ez dut bloga gogoratzen,
sentitzen dut.
Mota honetako proiektuek MacDonald’s prozesu baten parte iruditzen
zaizkit; igual dio Sevillan zein Bilbon, Dubai edo Paris. Formak
globalizatu egiten dira, eta ondorioak berdindu.