Azaleko begiradak

Azaleko begiradak zera dira, kontu handirik gabe ematen diren horiek; gauza bat begiratu, baina beste bat ikusi. Beste adiera bat bila dakioke, ordea, euskara jatorrean oso zuzena nahiz eta ez izan: azalari begirada. Arkitekturaz hitz egiten dugunean, horrek fatxadari so egiten diogula esan nahiko luke.

Nahiz eta arkitekturan interesa izan, azaleko begirada asko botatzen dizkiot arkitekturari, egunean zehar; egunerokotasunaren pultsua jarraitzeko lagun ditudan web-guneek eskainitako zaparradak, maiz, informazio zaratan bilakatzen dira (demagun, adibidez, Deezen: irakurri gabeko 77 mezu; ArchDaily 167; Art & Design 37).

Beraz, inguruko proiektuak fisikoki gauzatzen direnean, orain dela hilabete batzuk ikusitako maketak etortzen zaizkit gogora, eta Platonen kobazuloaren mitoa ere bai; zein gogorra den kobazulo horretatik hanka egitea, bai horixe!

Batzuek, Bilboko Miribilla auzoan, hau eskaini ziguten,


baina beste hau eman, trukean:

                  Argazkiak: Bilbo_sky

Beste batzuek, ordea, hasiera-hasieratik nahiko zintzo jardun dira, baina, hala ere, susto ederra hartu behar dugulakoan nago:

Batzutan urrutiko intxaurrekin hori gertatzen da. Baina eraiki arte, azaleko begirada botatzen dugunok, behintzat, ezin behin betiko ezer esan. Agian lau, agian hogei eta hamalau, jakizu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude