18.389 etxebizitza

Nafarroako Gobernuak Gendulaingo Udalerriz Gaindiko Eragineko Plan Sektoriala (UGEPS) onetsi zuen iragan astelehenean. Euskalerritar batzuek oraindik ez dakite Gendulaingoa zertan datzan. Ez nau batere harritzen, Nafarroatik kanpoko hedabideetan egin zaion arreta txikia ikusita.


Gendulaingo gunea, Astrain, Galar eta Muru-Astrain artean / Google Earth (perimetroa, egileak marraztuta)

Aldiri blogean lehenago aipatu badugu ere, horra Gendulaingo proiektuko datu nagusiak:

  • 320 hektareako eremu bat 18.389 etxebizitza berri eraikitzeko (% 87,9 babestuak).
  • 91,4 hektareako beste eremu bat 185.000 m²-ko eraikigarritasuneko parke teknologiko bat eraikitzeko.

Krisi ekonomikoa baino lehen ordurako erabat neurrigabea bazen (Tutera baino handiagoa izango da), zertara dator krisiaren erdi-erdian Gendulaingo UGEPSa onestea? Sanz lehendakariak, gainera, lehentasunezkoa ez dela esan berri du

112,5 milioi euroko inbertsioa egin omen da Gendulaingo operazioan eta UGEPSak aurrera egiteak zordunak zein zorraren hartzekodunak —banku-erakundea(k)— pixkat lasaituko ditu, ziurrenik. Alegia, UGEPSaren onarpenarekin dirua bildu nahi duten horiek baretu nahi izan da, batez ere, etxebizitza-eskari errealik egon ez arren.

Noiz jarriko dituzte politikariek gehiengoaren interesak espekulatzaile gutxi batzuenaren aurretik?

One Comment

  1. albistetik beldur gehien eman didan esaldia azpititularra izan da: “el presidente dice que será el mercado y no el gobierno el que fije el plazo de ejecución”. Ziur merkatua izan dela (horrela, modu abstraktoan, atzean inor egongo ez balitz bezala), eta ez gobernua, plan sektoriala onar zedin presionatu duena…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude