Gendulain

Krisialdiaren unerik larriena igaro dela iragarri bezain pronto, azken tiraderan baztertutako proiektuak mahai gainera bueltatu dira. Ekonomia-ereduaren aldaketa beste batean izango dela dirudi. Lastima. Nafarroako Gendulain dugu hizpide, berriz ere. Antza, proiektutzarrak oraindik ez du erabat kale egin. Hori ezagutu arazi zen atzo, behinik behin.


Gorriz, Gendulaingo gunearen kokapena Iruñerrian / Google Earth (perimetroa, egileak marraztuta)


Gendulaingo gunea, Astrain, Galar eta Muru-Astrain artean / Google Earth (perimetroa, egileak marraztuta)


Gendulaingo 410 hektareatako hirigintza-antolakuntza berria / AH Asociados

Etxebizitzen %88 inguru babes ofizialekoa izanagatik, Gendulaingoa ezin da erraz ulertu lurralde-antolakuntza orekatuaren parametroetatik. Lursailen salmentaren foiletoi tristea alde batera utzita —orriak eta orriak idaz daitezke horren karira—, Gendulaingoak argi uzten du mugikortasuna eta garraio-azpiegiturak direla gaur egungo hirigintzaren motore. Iruñea eta Logroño lotuko dituen Done Jakue Bidearen autobide berria (A-12 delakoa) izan da 18.389 etxebizitzatako hiri-proiektu horren ardatz eta eragile. Lursail merke —krisia baino lehenago, bederen— eta ondo lotuta. Hori da Gendulaingo lurralde-antolakuntza ereduaren leitmotiv xaloa.


A-12 autobidea Gendulaindik igaroz / J. C. Cordobilla

Barkaidazue kontraesana: Batetik, eta espazioari dagokionez, gunea urrunegi dago Iruñetik, inguruneari talka izugarria ekarriko diola, enpresa-talde sustatzailea “Desarrollo Sostenible S.L.” deitu arren. Bestetik, eta denborari dagokionez, autobidearen existentzia dela-eta, gertuegi dago Iruñetik, lo-hiri hutsa bihurtzeko aukera gehiegi dituela.

Saiakuntza soziologiko gisa, erakargarria suerta daiteke Gendulain. Hala ere, “esperimentuak hobe gaseosarekin“.

2 Comments

  1. Nuestra incapacidad para modernizar nuestro propio concepto de lo
    urbano nos ha conducido a un terrible urbanismo loco, que aparece por
    todos lados, que nos rodea, con su mediocridad, con un simbolismo
    sostenible de la peor calaña, con un cinismo verde, una nulidad del
    espacio público que se ha convertido en un espacio de exclusión cada
    vez más radical.Rem Koolhaas, atzoko Babelian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude