Arketipoa baino, prototipoa. Jubilazioa, edo erretreta, disfrutatzeko modu egokia; herrian eraikitzen ari den obra bati so, matraka emanez hango langileei.
Kontrol demokratiko hori aspaldi bihurtu da interneteko eguneroko ogia: prezioak konparatzeko, hegaldiak bilatzeko, hotelak konparatzeko… interneten laguntza eskuratzen dugu.
Apuntes Urbanos orrialdean gure hirietan ugaldu diren animali bitxi horien kexuak, gorazarreak eta gaitzespenak topa ditzakegu: bankuak, farolak, bolardoak… denetarik aztertzen da, baina hiritarren -kabreatuen- ikuspuntutik.
Altzarigintzaren alorrean batzuek mea culpa abestu beharko lukete, urte gutxi iraun duten altzariak disenatze eta jartzeagatik. Nik ez diet errua disenatzaileei botatzen, normalean jite modernuko altzariek mantenimendu modernua (hots, garestia) izan ohi dutelako, eta hori proiektistak jakin behar duelako. Bestalde, udaletxeek bizi izan duten azaleraren handipenak ez du mantentze lanak ordaintzeko esparrurik ematen. Eta gero, gerokoak.
Dena den, “diseinuzko” altzari batetik “normal” batera (kalitate ez oso desberdinekin) prezio aldaketa % 300era heltzea ere ez da oso normala…
Noizbait eraikinekin berdina egingo da? Edo jada eginda dago eta ez naiz enteratu?