Dekorazioa ala eraikuntza?


Giorgio Grassi Donostian / egilearen argazkia

Maiatzaren 5ean Giorgio Grassi arkitekto italiar entzutetsua izan zen Donostiako Arkitektura Eskolan. Hitzaldi labur samarra eman zuen bere bulegoan ondutako bi proiektu handi azalduz: Berlingo Potsdamer plazako bulego-konplexua eta Florentziako Cassa di Risparmio di Firenze banketxerako egoitza. Betiko soiltasuna, bai arkitekturan bai azalpenetan. Marrazki axonometriko bikainak.

Ohi bezala, amaierako galdera-erantzunen saioa izan zen interesgarriena. Orduan, dekorazioa eta eraikuntzaren arteko mugaz aritu zen Grassi, azalpen teorikoagoak emanez. Hitzaldian erakutsitako Serlioren grabatuen eraginaz galdetu zioten:


Ezkerrean, Serlioren IV. liburuko grabatuak; eskuinean, Grassiren banketxeko xehetasuna

—Giorgio, azaldu egiguzu nolatan iritsi zaren dekorazioa erabiltzera zure fatxadetan —galdetu zion Alberto Ustarrozek.

—Hein handi batean, zuk dekorazioa deitzen duzun hori eraikuntza baino ez da.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude