Alternatibak eraikiz

Okerrak salatzea ez da aski. Ezetz esatea ez da nahikoa. Alternatibak ere eraiki behar dira. Era positiboan. Hori da Gasteizko Alde Zaharreko hainbat auzo-elkarte azken urteotan egiten ari direna. Pairatzen ari diren gentrifikazioa lau haizeetara salatzeaz gain, proposamen eraikitzaileak ere ematen ari dira etengabe. Txalotzeko moduko jarrera.

Azken adibidea, hutsik dagoen Eskoriatza-Eskibel jauregirako iaz proposatu zuten auzo-eskola berriaren proiektua azaltzeko hurrengo bideoa duzue (bide batez, proiektua Donostiako Arkitektura Eskolan ikasitako hiru arkitektoren lana da: Beatriz Lopez de Suso, Gaizka Mendez eta Estitxu Ortiz de Zarate).

Gainera, proiektua Udaletxean aurkeztea lortu dute berriki, Egin Aylluko lagunek beren blogean zabaldu bezala. Ea Gasteizko Alde Zaharrean eskola duin bat edukitzeko proiektu hau benetan gorpuzten den!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude