XX. mendean Lapurdiko kostaldera iritsi den turismoak eta jubilatu oldeak eragin du euskararen azken atzeraka nabarmena. Biarritz-Baiona-Angeluko eremuan, non biltzen den Iparraldeko populazio nagusia, biztanleen %64a ez da bertakoa, frantses inperioaren beste lurralde batzuetatik etorria baizik, batez ere Paris ingurutik, eta ezdeusa da haien integrazioa euskal kulturan, edo gure hizkuntzaren ezagupena.
Alots Gezuraga, cit. in Euskararen isobarak (Pako Aristi, 2014: 82).
Informazio gehiago Lurraldea & Hizkuntza II kongresuan.