Badakigu gure Euskal Herri hau zein txikia den, eta hirigintza zein arlo espezializatua, ezta? Bada, atzo, 2015eko azaroaren 19an, hirigintzari buruzko lau ekitaldi ezberdin (eta interesgarri) garatu ziren soilik Bilboaldean eta Donostian (beste bat ahaztu badugu, mesedez esan egiguzu, eta zerrenda osatuko dugu):
- “Hiri garaikideari buruzko gogoetak“, Leioako Arte Ederretako fakultatean.
- “UrbanBAT festibala“ren tailerra eta topaketa, Bilboko Bizkaia Aretoan.
- Salvador Ruedaren hitzaldia, superetxadien inguruan, Arkitektoen Elkargoaren Bilboko egoitzan.
- “Hiria berreskuratzen” jardunaldia, Donostiako M-Etxea kolektiboaren lokalean.
Kasualitatea… ala moda?