“Erdi Aroan sentitu da eliza erromaniko zaharraren paretik igarotzean. Edo western bateko protagonista. Gero, udal kiroldegia ikusteak deprimitu egin du, erabat. Ez dute konparaziorik onartzen: kristau bihurtzeko arrazoi bat dira kiroldegiak. Noiz eman zuten amore arkitektoek, iraungo zuten eraikinetan pentsatu beharrean, txakur etxolak egiten hasteko?”
(Harkaitz Cano, “Beti oporretan”, 2015, 165. or.)