ARGIA aldizkariko kideek, Donostiako Kultur Hiriburutzari buruzko eztabaida sustatzeko sortu duten Donostiaren 2016 Ertzak egitasmoaren barruan, hirigintzarekin eta hiri-marketinarekin zerikusi zuzena duen La fête est finie filma euskaratu dute.
Ostegun honetan (apirilak 21) ikusi ahal izango duzue jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin. Antiguo auzoko Txantxarreka Gaztetxean da zita, 19:00etan.
Informazio gehiago: http://www.argia.eus/blogak/donostia-2016/2016/04/18/festa-amaitu-da-dokumentalaren-emanaldia-ostegunean-argiaren-eta-txantxarrekaren-eskutik