Aurten ere “Lurraldea eta Hizkuntza” (#LuHi3) kongresu interesgarria antolatuko dute Udako Euskal Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.
Maiatzaren 12an izango da, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.
Eduki interesgarria edukiko du kongresuak. Besteak beste:
- Gaindegiaren azterketa berri bat, zenbait hirigintza-datu eta euskara-indizeen bilakaera alderatuz
- Orioko Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren eragin linguistikoaren ebaluazioa (ELE)
- Baztango Lekarozko Aroztegia hirigintza-proiektuaren ELE
- Eragin linguistiko negatiboa apaltzeko neurri zuzentzaileen inguruko hausnarketa
- ELEren txertaketa legala
Doakoa da, baina izena eman beharra dago, UEUren webgunean. Animatu!