CALL FOR PAPERS #A37: “TOPAKETEN KARTOGRAFIA (II)”


Urtearen hondarretan ohikoak dira atzera begirakoak, eta ez da Aldiri gutxiago izango. Argazki nagusia Italiatik dator, Morandi zubiaren erorketak joan den mendeko hainbat lanen iraunkortasunaren inguruko gogoeta piztu du-eta. Bilboko Euskalduna zubiak eman digu sustoren bat edo beste aurten, ez gara gu gutxiago izango. Zubiak erortzen dira eta berriak eraikitzen: Bilbotik atera gabe, irla bihurtu dute penintsula zena, eta zubi batek lortzen du orain Deustuko erribera zena Deusturekin: Frank Ghery zubia. Izen propioekin jarraituz, Balkrishna Doshi-k irabazi du Pritzkerra, Robet Venturi hil da eta Peña Ganchegui berpiztu sari formatuan –zorionak, Pauzarq–, espero baino erditze luzeagoa izaten ari den Euskadiko Arkitektura Institutuaren beroketa moduan.

Aldiriri dagokionez, bestelako arkitektoei, ekonomiak arkitekturan duen eraginari eta elikadurak lurraldean duenari erreparatu diogu aurtengo monografietan. Baina azkarra da urtea eta oparoa uzta, eta ez genituzke bestelako fruituak argitaratu gabe utzi nahi. Gai librean aritzeko bilduma izango da Aldiri 37, urteak eman duenaren kartografia.

Hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidaliguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa (hutsuneak barne) landu nahi duzun gaia azalduz. Gogoan izan data hauek:

Laburpenak jasotzeko azken data: 2019ko URTARRILAK 15
Artikuluak jasotzeko azken data: 2019ko OTSAILAK 15

Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera:
aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude