“Klarionez marratutako zirkulu hertsia dun hiria” zioen Sarrionandiak bere lehen poema liburuan, eta hitz hauek irudikatu nahi izan balitu bezala eraiki zuen Dogville herrixka Lars Von Trier zinemagileak. Klariona eskuan hartu eta han-hemenka zorua urratuz marraztu zituen hormak, murru ikusezinen arintasuna bertako bizilagunen biolentzia ikusgarri egiteko baliatuz.
“Hiri ikusezinak” ziren baita Italo Calvinok hitzez eraiki zituenak; desira, memoria edo heriotzaren bitartez hiritarra den hori deskribatu eta jasotzeko. Eta mila begidunak “Rear Window” filmeko fatxada zulatuak. Mugimendu eta estilo arkitektonikoek ere izan dute rol protagonista hainbat fikziotan, arkitektura modernoak “Mon oncle” filmean duena, edo 50. hamarkadako aldiri estatubatuarrek eta bertako bizimoduak “Revolutionary road” filmean dutena kasu.
Fikzioetan irudikatutako arkitektura eta hiriei erreparatuko diegu Aldiriren 39. zenbakian. Honen inguruko hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa landu nahi duzun gaia azalduz. Gogoan izan data hauek:
Laburpenak jasotzeko azken data: 2019ko APIRILAK 29 MAIATZAK 3
Artikuluak jasotzeko azken data: 2019ko EKAINAK 3
Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera:
aldiri.aldizkaria@gmail.com