Los Angeles ulertzeko 4 ekosistemak

Merezi du Reyner Banham historialariak 1971n idatzitako “Los Angeles: The Architecture of Four Ecologies” liburua irakurtzea. Duela ia mende erdikoa izan arren, Kaliforniako hiriburua ezagutzeko testu —eta dokumentu grafiko— bikaina da, hainbat gai (historia, hirigintza, arkitektura, soziologia, mugikortasuna…) modu sintetiko eta aski originalean biltzen dituena.

Banham eta liburuaren bigarren bertsioaren azala, David Hockney-ren “A bigger splash” (1967) artelana erakusten duena.

Banham ingelesak lau ataletan banatzen ditu Los Angelesi buruz kontatu beharreko guztiak: Surfurbia, Foothills, The Plains of Id eta Autopia. Lau “ekologia” edo —terminologia eguneratuagoa erabiliz— lau ekosistema (hondartza, mendi-oina, lautada eta errepidea), Aingeruen Hiriaren azterketa ederki ardazten dutenak. Lau atal geografiko-urbanistiko horien banaketara iristea ia-ia liburuaren erdia lortzea baita.

Los Angelesko antzinako etxalde espainiar eta mexikarren lurralde-banaketaren planoa, liburuaren espainierazko 2016ko edizioan.

Lau ekosistemen banaketa hori (hondartza, mendi-oina, lautada eta errepidea), hala ere, ez da zuzenean estrapolagarria munduko beste hiriak ikertzeko. Zure hiria aztertzeko, azaltzeko eta ulertzeko zenbat ekosistema bereizi beharko zenituzke? Zeintzuk, zehazki?

 

Unai Fdz. de Betoño

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude