17 lurzoru-lege

Pasa den ostegunean hitzaldi interesgarria izan zen Gasteizko katedralaren arkupean. Etorkizunerako bioeskualdeak izeneko jardunaldiarekin Paisaiari Buruzko Elkarrizketen Ziklo luzeari amaiera eman zitzaion. Hizlariak Santiago González Alonso eta Antonio Serrano Rodríguez ingeniariak eta José Fariñas Tojo arkitektoa izan ziren.


Hitzaldiaren ikuspegia / Egilearen argazkia (CC-BY-SA)

Kontzeptu interesgarriak entzun ziren. Fariñasek, esaterako, lurralde-antolakuntzaren arloko mito bat hautsi nahi izan zuen, zera esanez: lurralde-oreka sakrosantuaren helburua kaltegarria izan dela, udalerri guztiek eraikitzeko duten eskubide gisa ulertu delako; eta leku guztietan ez da komeni berdin-berdin eraikitzea.

Hala ere, azken boladan ohikoa bilakatzen ari den aldarrikapen kezkagarria entzun zen berriro ere, non eta Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburuan: espainiar zentralismoaren beharra, hura ustelkeriarekin amaitzeko sendagai bakarra bailitzan. Zentzu horretan, zera esan zuen Antonio Serranok:

Akatsa ez da lurzoruaren legearena; akatsa 17 lurzoru-legeena da.

Jose Luis Azkarate Arabiourrutia hirigileak ikusleen eserlekuetatik erantzun zion:

Hori gezurra da. Ez ditugu 17 lurzoru-lege. Bat eta bakarra dugu: 1956koa.

3 Comments

  1. Batek (Santiagok) espainiako zentralismoaren beharra ez zuzenean, baia zeharka defendatu zuen bitartean, besteak (Jose Fariñak) zeharka baino zuzenean hirigintza-komunista ezuen ba planteatu?interesantea bai…

  2. Aupa, Anartz!Bai, Fariñak hirigintzak sortarazten dituen mozkinak sozializatzea proposatzen du, oker ez banago. Bere blogean ere aipatu izan ditu ideia horiek. Birklasifikazioek sortutako gainbalioak gizarteratzea aldarrikatzen du, argi eta garbi.Baina horretarako, lurzoruaren lege autonomikoa zein estatala aldatu beharko lirateke… Tira, huskeriatxo bat 😉

  3. ni nahiko ados nago 56ko legedia dela one and only…besteak horren jarraipenak direlakoan nago (nire ezjakintasunetik, noski…ez nahiz hirigintzako druida bat oraindik).eta, uste orokorraren kontra, gainbalioen formula “iraultzea” (hau da, botere publikoei ematea lursail batek klasez aldatzen den momentuko gainbalioaren portzentaia handiena, eta ez alderantziz, egun gertatu bezala) ez da komunismoa…neoliberalismo gordinaren formula baizik. bestalde, udaletxeek botere asko dute lurraldea eraldatzeko…baina nondik ateratzen dute dirua? Javier Buronek esan zuen bezala: “Ez da bidezkoa udalen eskuetan errekurtso publikoen %15 izatea, zerbitzu publiko eta herritarren beharrak askoz handiagoan direnean”. Hau da, bete behar asko, diru gutxi, eta hortik azpifinantzaketan bat sortzen da, ustelkeria…etab. Baina nor da lapurragoa, ogi bat lapurtzen duena, edo ogiaren prezioa bere probetxurako altutzen duena?Jesus, ze gorri jaiki naizen gaur, por dios!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude