HITZALDIAK: Ikerketa lerroen topagunea

EHAEOtik jakinarazi digutenez, hurrengo hilabeteetan ikerketa artistiko eta arkitektonikoaren inguruko hitzaldi sorta interesgarria izango dugu entzungai Bilboko Arkitektoen Elkargoko egoitzan (Mazarredo 69-71). Saio guztiak 18:00etan hasiko dira.

Hona hemen saioetako programa:

Biharko egitaraua (maiatzaren 18a)

CNC bidez fabrikaturiko eraikuntza sistema baten ikerketa (Kepa Iturralde Lertxundi)
Ikerketa hau, ERAIKUNTZA SISTEMA berri bat sortzeko sortzeko asmoarekin habiatu da. Azken baten, planteatzen dena, CAD-CAM bezalako oinarri informatikoen laguntzarekin eta CNC makina-herramintarekin sortzen eta fabrikatzen den  ERAIKUNTZA SISTEMA berri bat aztertzea, ikertzea eta garatzea da. gainera, eraikuntza sistema honek, printzipio ekologikoak eta bioklimatikoak.

Arkitektura eta musika (Zigor Iturbe Martin)
Inguratzen gaituen ingurumen honetan bisualaren nagusitasuna gainjartzen den einean, ikerketa lan honekin espazio  arkitektonikoaren baldintza sonoroa errebindikatu eta berreskuratu nahi da, itxurazten duen paisai sonoroa bezala, ingurumenaren errepresentazioa bisualak bezain ondo edo hobeto eraikitzea baimentzen duen zentzumenen komunikazio eta transmizio elementu bat izanik.

Maiatzaren 26an

Etxearen aspektu arraroa pintura eta zineman (Julen Agirre Egibar)
Etxearen aspektu arraroa nola eratzen da pintura eta zinemagintzaren diziplinetan? Honako hipotesiari heldu diogu jorratzen ari garen ikerketa lanean. Etxebizitza eta bere egituraren inguruan kokatzen da ikerketaren ibilbidea, eta ondorioz arkitekturaren esparrua ezinbestean ukitzen dugu.


Ekainaren 1an

Harreman aldakor baten ikerketarako zenbait irizpide (Maider Uriarte Idiazabal)
Ikerlan honetan arkitekturaren proiektatzean egiten den eta hain garrantzitsua den kontestuaren analisiari buruzko metodologietan ordena bat ezartzeko saiakera bat egin da. Kontestua, arkitekturari eragingo dion baldintza sare gisa ulertzen da lan honetan. Hartara, ikertu da proiektuaren kokapena nola ulertzen, irakurtzen etaanalizatzen den.

Tamaina, proportzioa eta eskala arkitekturan (Unai Fdz. de Betoño)
Arkitektura-proiektuari aurre egiterako orduan funtsezko kontua da tamaina, proportzioa eta eskala. Lehen erabakietako bat batasunaren eta zatiketaren artean hautatzea da, proiektuaren alor guztietan. Ideia, forma, materia, funtzioa eta lekua aztertzerakoan, ondorio kualitatiboak dituzten erabaki kuantitatiboak hartzen ditu arkitektoak. Arkitekturan, gutxienez, tamainak badu garrantzia.


Ekainaren 9an

Identitatearen betebeharra 2.0 hirian (Lorenzo Barnó / Agnieszka Stepien)
Praktikatutako “tabula rasa”-ren politikek, askotan, hondatutako auzo askotan, hiritarraren jabetasun eta IDENTITATEAREN aurka atentatzen dute. Planteamendu hauekin, ingurugiroarekiko funtsezko kalteak eragiteaz gain,biztanleen utzarazte eta ostatu ematearen prozesuan, “civitas”-aren sistema hauskorra desegiten doa. Era berean, IDENTITATE DIGITALAK burutzen duen papera aztertuko dugu, ezagutza eta informazioaren gizarte berri honetan.

Posizioa (Jon Otamendi)
Aurkezpen honen planteamendua “dispositivo” edo gailuaren ideia erabiltzea izango da, termino honi esparru ezberdinetatik eman zaizkion esangurak kontutan izanda, lan artistiko bati hurbilketa gauzatzeko. Lana Luces sobre Lemoniz (1999-2003) izango da, Ibon Aranberri (Deba1969) artistarena. Bere “ez-gauzatzetik”, bukatutako lan bat bezala funtzionatzeko berezitasuna duen lan bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude