Juntagailuak

Euskarazko itzulpen-akatsak bereziki mingarriak dira iragarkietan eta administrazioaren webguneetan, eta, tamalez, gehiegitan jazotzen dira. Hala ere, akats horiek ez dute, printzipioz, eragin legalik; ez dute ondorio juridikorik. Baina zer gertatzen da hirigintzako planak gaizki itzultzen direnean, Aldirin lehenago ere mahaigaineratu dugun bezala?

Hirigintza-planek, oro har, ez dute lege-izaerarik, baina bai araudi-izaera. Arau juridikoak dira, hortaz. Akatsik gertatzekotan, zeinek irabazten du, espainierak ala euskarak? “O”-k ala “eta”-k?


Gasteizko Alde Zaharraren Birgaitze Integraturako Plan Berezia / ALHAO, 2007-2-26 (handiago ikusteko, sakatu irudian)

3 Comments

  1. Hori gertatzen da Nabarroaren baitan bizi ez garelakotz, zeren-eta Nabarroaren baitan biziko bagina testu juridiko oro bertoko hizkuntzaz pentsatu eta ekoitziko bailirateke.

    Orain, Baionan frantziarazko testuak ez du akatsikan ukanen. Orain, Bilbaon espainiarazko testuak ez du akatsikan ukanen. Baina, Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublikaren baitan, bertoko hizkuntza ofiziala denez, testu konstituzional oro bertoko hizkuntzaz pentsatu eta ekoitzita daude. Orduan, ou-ak nahiz o-ak baino, eta-k irabazi du.

    Nire iritzian, Aldiri aldizkari arkhitekturalak Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublika ekoizten du, eta horregatikan, hor, Aldiri aldizkari arkhitekturalean, eta-k nahiz and-ak irabazi du. Zentzu kommuna da.

    Post Scriptum: gogoko izanen nuke Aldiri aldizkari arkhitekturalaren ale bat bertoko arkhitekturaren bulego kontsolidatu eta, era berean, konprometituenekin. Garaikidetzan ekoitzi den PADko eta NFEko nahiz EAEko arkhitektura sentiberenaren synthesis bat. Epea: 1990-2010 eta gaur egun. Oraingoa, fresko-freskoa.

    Adb.:

    http://www.leibarseigneurin.com/intro.html

    http://eulia.eu/arkitektura/

    Eta abar.

    Esker aunitz, irakurle, zure arretarengatikan; agur.

  2. Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublikaren baitan, bertoko hizkuntza ofiziala denez, testu konstituzional oro bertoko hizkuntzaz pentsatu eta ekoitzita daude. >>> Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublikaren baitan, bertoko hizkuntza ofiziala denez, testu konstituzional oro bertoko hizkuntzaz pentsatu eta ekoitzita dago. Ttaaak!

  3. Eskerrik asko iradokizunagatik, Andoni. EHko arkitektura-lan garaikideak zabaltzen saiatzen ari gara, baina apurka-apurka, eta monografiaren gaiaren arabera. Zuk diozun sintesi horrek liburu oso bat argitaratzeko emango luke! Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude