Probaren proba

Datorren ikasturtean Boloniako prozesura moldatutako graduak gauzatzen hasiko dira EHUn. Aldaketen artean, graduetara sartzeko proba espezifikoak. Asteburu honetan egunkarian ikusi ahal izan dugu arkitekturako proba berriaren iragarkia:

DAGETen web gunean zerbait gehiago azaltzen da probaren inguruan. Espazioa ulertzeko gaitasuna eta irudimen-gaitasuna dira neurtuko dituzten aldagaiak. Eraman beharreko materialaren artean deigarriena, margoen koloreak (letra larriak, jatorrizko testutik hartuta): GORRIA, URDINA, BERDEA eta HORIA.

Maiatzaren 21ean egingo dute probaren lehen proba. Ea zertan geratzen den hau guztiau…

3 Comments

  1. Baina bueno! Horrenbesteko txapa eman eta gero Cyan, Magenta eta ditxosozko Cadmio hoiekin, eta orain gorriaurdinaberdeahoria eskatzen? Ez dago seriotasunik…

  2. imajinatzen dut…nerabe natula eta zintzoa, azterketa egiteko irrikitan…eta bere lau plastidekorrak estutxean prest erasorako!margo berde arrotzeei ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude