Ondo oroitzen dudan hitzaldi gogoangarri batean Helio Piñon arkitektoak artearen sakoneko ezaugarriak azaltzen saiatu zen, adibide ulerterrazak erabiliz. Kalitate eskasarekin bada ere, erakutsi zituen argazkietako bat topatu dut Interneten.
J. M. Aznar eta M. Rajoy Francisco Goyaren “La maja desnuda” margolanaren aurrean, 1999an / EFE
Piñonek honakoa galdetzen zuen politikarien argazki bikainaz:
“Zer da benetan ikusten dutena? Margolana, ala neska?”
Galderan bertan dago erantzuna, jakina. Argi dago Piñonentzat bi politikari horiek neska ikusten ari zirela, margolana baino.
Antzerako zerbait etorri zait burura gaurko irudia ikusterakoan. Zer da benetan ikusten dutena?
San Mames Barriaren maketaren aurkezpena, 2009-10-19 / Telepress