Portus interruptus

Mutrikuko dikea amaituko ez dela jakin berri dugu. 430 metroko luzera izan behar zuen, baina azken 150 metroak eraiki gabe gelditu daitezke. Garestiegia omen da. Lastima lehenago konturatu ez izana.


Dike zaharra 2005eko abuztuan / Gari Araolaza (CC-BY-SA)


Dike berria 2006ko abuztuan / Gari Araolaza (CC-BY-SA)


Dike berria 2007ko martxoan / Gari Araolaza (CC-BY-SA)


Dike berria 2008ko abuztuan / Gari Araolaza (CC-BY-SA)


Dike amaitugabea 2009ko apirilean / Gari Araolaza (CC-BY-SA)

Egia esan, zaila izan behar du horrelako proiektutzarren aurrekontua
ondo doitzeak. Aldagai asko daudela onartu beharra dago. Hala ere,
tamaina horretako obra bat erabat bukatu gabe uzteak (150 metro futbol-zelai baten luzera baino dezente gehiago da) gutxienez bi
zalantza sortarazten ditu: Ganoraz proiektatu al zen? Eta, batez ere,
behar-beharrezkoa al zen?

Lehenengo galderaren erantzuna argia da, amaitzeko oraindik nahikotxo falta zela lanen aurrekontua gutxienez %20 igo baitzen, eraikitzaileek obrak utzi egin behar izan zituztela. Ekaitzek erakutsi zuten zenbait kontu ez zirela behar bezala aurreikusi.

Haatik, bigarren galdera da kezkagarriena. Hasierako nahastearen ondoren, badirudi alderdi politiko zein herritar batzuentzat hala dela, alegia, dike berria beharrezkoa dela Mutrikuren etorkizunerako. Alabaina, zein zen bilatzen zen portu-eredua? Arrantzale-portuarena? Merkataritza-portuarena? Kirol-portuarena? 2006ko maiatzaren 26ko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, hiru horien nahaste bat. Eta zer portu-eredu izango du herriak 150 metro laburrago izan daitekeen dike batekin?

4 Comments

  1. zoritxarrez inguruan adibide ugari ditugu gaizki edo gutxi pentsatutako gauzena:, zerrenda bukaezina izan daiteke. gauza asko presagatik egin dira gehiago, politikariek momentuan behar zuten “proyecto estrella” batengatik, beharra gaitik baino edo kontrako iritziak gehiegi aztertu gabe.

  2. dikea, batez ere itsaso barnean, ez da norberaren gustora egiten den egitura bat. Dikea egituratzen dituzten parametroak kalkulu teorikoaren arabera egiten da, lekuko itsasoaren bereizgarriak kontutan harturik, hala nola hesia jotzen dituzten haize eta olatuaren indarrak, goi eta beheko korronteak,  itsasoaren goi-beherak  sortzen dituen kontrakorronteak, eta abar.  Kalkulu teorikoaren arabera dikearen maketa egiten da, laboratorio bereizi batean frogatzeko. Beno, hala ta guztiz, gero ezusteak agertzen dira, hau da, ingenariak hutsegiten dute eta akatsak obra eginda gero ikusten dira.  Hala nola hainbat lekutan, Bermio adibidez, nun bi aldiz luzatu behar izan da dikea, erreboteko olatuak kentzeko edo galerazteko.Hau dana esan dagero, harira nator: Mutirkuko kasuan, dikeko neurri arruntenei, luzeera eta altuerari batikbat, mila buelta eman behar zitzaien, bokanako segurtasuna ziurtatzeko.  Hau da edozein portu baten lehen kondizioa   Luzeera moztea ez da prakak moztea bezela, horregatik harritzen nau hain xinple erabakia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude