Kaudimengabeek, uko

—Babes ofizialeko etxe bat tokatu zaio.

—Benetan? Baina zozketa ez al zen duela bost urte izan?

—Bai, eta garai hartan ez zuen zorterik izan.

—Orduan?

—Kontua da hamar bat pertsonek pisua errefusatu dutela.

—Nola? Jendeari BOE bat tokatzen zaio eta uko egiten dio?

—Uko egitera behartu dituzte.

—Behartu?

—Bai. Krisia dela eta, ez diete mailegurik eman aurrezki-kutxan; ez dira kaudimendunak.

 

Gasteizko Salburua auzoko BOE eraikina / Egilearen argazkia


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude