Pelotazo-garaiaren amaiera?

Francisco Hernandok Seseña utzi eta ospa egin du.


El Quiñón poligonoa (Residencial Francisco Hernando), Seseña, Toledo / EFE

Hiztegian pocero bilatu ondoren, bi sarrera ezberdin aurkitu ditut: putzuzain eta putzugile. Ez dut tipoaren biografian ezer arakatu behar… hura putzugilea da, dudarik gabe. Espainiako hirigintza-ustelkeri kasu eskandalagarrienetakoaren protagonistak (ez ahaztu Seseñako 100 hektareako lursailak erosi eta bi astera kasualitatez urbanizagarri gisa birkalifikatu zituztela), krisialdiaren eraginak bultzatuta, bere izena daraman urbanizaziotzarra bukatu gabe alde egin du.


Seseñako biztanlegoaren bilakaera XX. mendean / Wikipedia

Espainiar pelotazo-garaiaren amaiera izango ote da hau guztiau?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude