Ez, ez gara okertu. Ez dugu begiak itxita ordenagailuaren teklatua ausaz astindu. Benetako toponimo bat da mezuaren izenburuan duzuena. Galesko herri baten izena, alegia.
Tren geltokiko kartelaren irudia / Chris McKenna
Toponimoaren esanahia honakoa duzue: Haize zurrunbilo azkar batetik gertu dagoen urrondo huts zurian dagoen Santa Mariaren eliza eta leize gorritik gertu dagoen San Tisilioren eliza.
Esan gabe doa munduko toponimo luzeenetakoa dela.
Tumatxa!