Nahiko bitxia iruditzen zait Eusko Jaurlaritzaren paperezko Udalplan argitalpenean datozen hiru planoen mugaketa:
Ustez EAEko hiru hiriburuetako eremuak mugatzen dira, baina muga horiek ez daude hiriburuetan guztiz zentratuta. Eta badirudi planoen mugimendua ez dela batere neutroa: horrelako keinu xumeen bidez ere antolatzen baita lurraldea. Argi baitago ez dela akats bat.
Donostiako markoa ekialdera dago pixkat deszentratuta. Bilbokoa, ipar-ekialdera nabarmen deszentratuta. Eta, Gasteizkoa bai dela harrigarria, justu-justu sartzen baita hiriburuko hiri-lurzoru osoa, planoaren mugaketa oso-oso deszentratuta dagoela ipar-mendebaldera.
Zergatik?