Agora 2015 kongresua

Datozen otsailaren 12an eta 13an, Donostiako Carlos Santamaría zentroan (UPV/EHU), Agora 2015 Hiri-berrikuntza lantegiak izeneko arkitektura- eta hirigintza-kongresua egingo da, Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (UPV/EHU), Arkitektura Sailak (UPV/EHU), Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako Ordezkaritzak, Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteak, Donostiako Udalak eta Donostiako Udalaren 2020 Estrategia Bulegoak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Kongresuan lau hitzaldi plenario eta lau tailer tematiko egingo dira (bakoitzean hiru azterketa-kasu aztertuko direlarik), hurrengo lau alorren arabera: inguru naturala, inguru eraikia, inguru sozio-politikoa eta inguru digitala. Alor bakoitzean, halaber, aditu errelatore bat dago.

  1. Inguru naturala (aditu errelatorea: Javier Puldain Huarte):
    • Hitzaldi plenarioa: José Fariña Tojo
    • Azterketa-kasuak: Miriam García García (Galizako Itsasbazterreko Plana); Jon Asua Aberasturi (Urdaibaiko Erreserbaren funtzionamendu instituzioartekoa); Eduardo Soler García de Oteiza (Egueseko Eliako jaurerriko Paisaiaren Babes Plana).
  2. Inguru eraikia (aditu errelatoreak: Izaskun Aseguinolaza Braga eta Javier Martínez Callejo):
    • Hitzaldi plenarioa: Sebastià Jornet Forner
    • Azterketa-kasuak: Aurora López Corduente (Bartzelonako 22@ barrutia); Carlos Soria Sánchez (Urretxuko Irimoko Europan 12); Berta Barrio Uria eta Josep Peraire Selva (Bartzelonako Les Portes de Collserola hiri-proiektua)
  3. Inguru sozio-politikoa (aditu errelatorea: Koldo Telleria Andueza):
    • Hitzaldi plenarioa: Zaida Muxí Martínez
    • Azterketa-kasuak: Eva Morales Soler (Sevillako korralak); Amaia Albeniz eta Oihane Ruiz (Sopela espazio publikoaren eraldaketa); konfirmatu gabe (Bartzelonako Can Batlló industrialdearen hiri-eraberritzea)
  4. Inguru digitala (aditu errelatorea: Ibon Salaberria San Vicente):
    • Hitzaldi plenarioa: Manu Fernández
    • Azterketa-kasuak: Julia López Ventura (Barcelona Smart City); Euken Sesé (Donostiako Urumea Riverside District proiektua); Daniel Sarasa (Zaragoza Smart City)

Dinamizazio-lanak Paisaje transversal taldeko arkitektoek egingo dute.

Kongresurako inskripzioa 80 eurokoa da. Izena ematerakoan, lau tailerretako bat aukeratu behar da (hitzaldi plenarioak, hala ere, kongresista guztientzat dira).

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen: http://www.agora.coavnss.org/

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude