Zenbait hiritan presentzia nabarmena dute zikoinek. Baita zikoinek eraikitzen dituzten habiek ere. Mugarri garaienetan izaten direlako: elizeta-kanpandorreetan, tximinietan… Haien pisuagatik batzuetan arriskutsuak diren arren, hiri-paisaia koloreztatzen dute, naturak inguratuta bizi garela oroitaraziz.
Hiria Antolatzeko Plan Orokor batek ere presentzia hori katalogatu dezake, katalogatu beharko luke, aberasgarria zein arriskutsua dela argi balego.
Eta hala gertatu da Valladolideko HAPOren aurrerapenarekin. Zikoinen habien katalogo interesgarri bat egin dute, bitxia bada ere. Hemen ikus daiteke: http://www.valladolid.es/es/ciudad/urbanismo-vivienda/servicios/avance-pgou-2012/fase-2-1-trabajos-informacion-urbanistica.ficheros/81114-III.F.%20Nidos%20de%20cig%C3%BCe%C3%B1a.pdf