“ARKITEKTURA HEZI” . CALL FOR PAPERS . DEIALDI IREKIA ARTIKULUAK ETA PROIEKTUAK JASOTZEKO

06École-de-plein-air2-960x300

Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 27. zenbakian arkitektura eta heziketaren arteko harremanak ikertu nahi ditu. Gai nagusi honen barnean bi atal desberdindu daitezke: alde batetik arkitekturaren heziketarako ereduak (haur eta nagusientzat) eta bestetik arkitektura espazioen ezaugarriak hezkuntza programak jasotzeko.

Arkitektura diziplinak eraldaketa sakonak jaso ditu gaur egun: helburu pedagogiko eta metodologikoak errebisatzeke daude, hala nola akademia eta arkitekto ikerlarien papera. Egiteko honetan, programa teorikoak ez ezik, heziketarako espazioen diseinuek ere funtzio bat badutela baiezta daiteke. Hezkuntza programako proiektu arkitektonikoak eta iritzi eta artikulu zientifikoak jasotzeko deialdia zabalik!

Ekarpena egin nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 hitzetako laburpentxo bat landu nahi duzun gaia azalduz.

Laburpenak jasotzeko data: 2016KO MARTXOAK 1

Artikuluak jasotzeko data: 2016ko APIRILAK 1

Bidalketak egiteko, zein zalantzak argitzeko, idatzi hurrengo helbidera:

aldiri.aldizkaria@gmail.com

aldiri aldizkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude