Ideia eta diseinu interesgarriak ekarri ohi ditu Kees Christiaanse hirigile herbeherearrak. Korneuburg (Austria) hiriko ontziolak eraberritzeko nazioarteko lehiaketa irabazi berri du, eta, proposamenean, hurrengo plano iradokitzailea txertatu du:
Planoaren izena “Izaeren zonak” da. Alegia, zonifikazio-plano bat da, barruti eraberrietuetarako proposatutako erabilerekin. Berritasuna argia da, baina: zonak ez daude erabat definituta, orban batzuk baino ez dira, zenbaitetan gainjartzen direnak ere. Zonifikazio (nahiko) xehatua dirudien arren. Zonifikazio mota berri bat izan daiteke, non partzela guzti-guztiak ez diren erabat definitzen, hirigintza-malgutasunaren izenean?
Informazio gehiago, KCAPen lehiaketa-proposamenaren inguruan, hemen.