Plangintzaren ideologiaz

Planifikazioa ez da ez arte bat, arkitekto batzuek uste duten moduan, ezta zientzia bat ere, ingeniari batzuek uste duten bezala. Ofizio bat da. Neutroa ez den ofizio bat. Eta askotan gaizki egiten dugun ofizioa, gainera, sarritan ez dugulako gizarte-partaidetza nahikoarekin egiten.

 

Planifikatzea ez da ez ezkerrekoa ez eskuinekoa. Marxista zaharrek zioten planifikatzea langileriaren kontrakoa zela, burgesia boteredunaren aldekoa; eta, neoliberalek, ordea, planifikatzea merkatu librearen kontrakoa dela. Baina denek planifikatzen dute, bai ezkerrekoek bai eskuinekoek. Planen edukia eta ez planifikatzea baita ezkerrekoa ala eskuinekoa.

 

Parte-hartzeak ez du zentzurik ez bada interes orokorrarekin uztartzen. Parte-hartze prozesu batzuetan kolektibo jakin batzuen interesak jarraitzen dira, eta hori ez da egokia. Alegia, parte-hartzea ez da beti-beti egokia, ez bada interes orokorraren izenean nolabait kontrolatzen. Plan bat legitimoa izango da (ez soilik legala) biak uztartzen baditu: parte-hartze publikoa eta interes orokorraren bilatzea.

 

2015ean argitaratutako “Introducción a la teoría de la planificación territorial” liburuaren karira Sevillako Unibertsitateko argitalpen zerbitzuak Manuel Benabenti egindako elkarrizketa interesgarritik ateratako ideiak dira. Horra, bideo osoa:

Unai Fdz. de Betoño

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude