Covid-19ak eragindako egoera berriak gure bizitza aldatuko duela sinestarazi digute. Espazio urbanoan modu desberdin batean erlazionatzera bideratuko gaituzte, eraikinetan sartzean sentsazio desberdinak izango ditugu, edota orain arteko “gure” espazioak arrotzak bilakatuko dira. Hala ere, bizi ditugun arkitekturek betidanik eragina izan dute gure gorputzetan. Nola doktrinatzen gaituzte espazio eta arkitekturek? Zer papel dute etxe, eskola, espetxe, erietxek… guregan?
Aldaketa historikoki desberdinen bidez gizakia ber-hezitua izan da eta arkitekturek garrantzia izan dute, hirigintza planetatik hasita erietxeteraino. Adibide aski ezagun eta ezezagun hauek horren lekuko dira: Haussmann Parisko hirigintza plana, Foucalten panoptikoa, sendategiak, Beatriz Colominaren “Playboy Architectutre” edota zure sukalde diseinatu berria. Arkitekturen bidez gure gorputzak berkonfiguratu dituzte, berkonfiguratzen ari dira eta berkonfiguratuko dituzte.
Testu hau idazteko apunteak eta liburu desberdinak kuxkuxeatzen ari garela bere garaian zer pentsatu handia eman zigun Itziar Imaz arkitektoaren galderakin topo egin dugu: “arkitektura honek nor zarela uste du? Hemen gure galdera: nolakoa izatea nahiko luke?
Hainbat ertzetatik landu daitekeen gaiari helduko diogu Aldiriren 42.zenbakian. Hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikulua argitaratu nahi baduzu, bidali egiguzu 250-300 karakteretako laburpentxoa (hutsuneak barne) landu nahi duzun gaia azalduz. Gogoan izan data hauek:
Laburpenak jasotzeko azken data: 2020ko MAIATZAK 20
Artikuluak jasotzeko azken data: 2020ko EKAINAK 21
Bidalketak egiteko zein zalantzak argitzeko idatzi hurrengo helbidera:
aldiri.aldizkaria@gmail.com