Hirigintza sozietateen gainbehera

Zuzenbide publikoko hirigintza sozietate mordoa sortu zen adreilu-burbuilaren gorenean. Hirigintzaren gauzatzea modu bizkorrean kudeatzea zen haien ustezko helburu nagusia. Baina presako lanak gauza onik ez: askotan, gehiegitan, opakotasun dezentez burutu zituzten haien eginbeharrekoak, eraginkortasun eztabaidaezinaren izenean. Autonomia erkidegoenak, foru aldundienak… Jarraitu irakurtzen

Artikuluak jasotzeko deialdia = Call for papers. ALDIRI 17: “Pentsatu. Marraztu. Egin”

Marrazkiak dira lerroak, anguloak, laukiak, zirkunferentziak; marrazkiak dira, baita ere, proiektuen atzean dauden memoria eta dokumentoen hizkiak; marrazkiak dira eraikin bakoitzaren atzean dauden aurrekontuetako zenbakiak. Marrazkien bitartez gizakiok pentsatu egiten dugu, gure ideiak antolatu, ezinezkoa errealitatean bilakatu. Arkitektoek marrazkia dute… Jarraitu irakurtzen