Aldiri arkitekturari eta abarri buruzko aldizkaria da, arkitekturaren inguruko jatorrizko eta argitaragabeko ikerketak zabaltzea helburu duena.
Aldiri aldizkaria DIALNET eta LATINDEX indexazio-zerbitzuetan sartuta dago.
Aldizkari honek urtean 4 zenbaki argitaratuko ditu.
Aldiri aldizkariak jatorrizko artikuluak jasoko ditu aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidean. Artikuluetan izenburua, egilea, egilearen lanpostua, artikuluaren laburpenak euskaraz eta ingelesez (bakoitza 250 karakterekoa gehienez, hutsuneak barne) eta laupabost hitz-gako, euskaraz eta ingelesez, adieraziko dira. Irudiak lizentzia librekoak izango dira eta testuan txertatuta joango dira, irudi-oin batekin batera, non irudia, egilea eta lizentzia zehaztuko diren.
Ekarpenak bi tamainakoak izan daitezke: artikulu laburrak (3.000 eta 7.000 karaktere artekoak, hutsuneak barne) edo artikulu zientifikoak (7.000 eta 15.000 karaktere artekoak, hutsuneak barne). Artikulu zientifikoek bibliografia ere edukiko dute (8 erreferentzia, gehienez), ordena alfabetikoan, hurrengo estiloa jarraituz:
– Liburuak: Egilearen abizena, Egilearen izenaren lehen letra (urtea):
Liburuaren izenburua, Argitaletxea, Argitaratze-hiria.
Adib.: Monasterio, N. (2009): Eraikuntzako materialak, UEU, Bilbo.
-Artikuluak: Egilearen abizena, Egilearen izenaren lehen letra (urtea):
“Artikuluaren izenburua”, Aldizkariaren izena, zenbakia, hasierako
orrialdea-amaierako orrialdea.
Adib.: Mintegi, M. (2010): “Kostaldearen dantzan”, Aldiri, 2, 22-23.
UEUz kanpoko ebaluatzaileek onartuko dituzte artikuluak.
Xehetasun gehiago topatuko dituzu fitxategi honetan
Edukien lizentzia:
Testuak: Creative Commons / Aitortu / Berdin partekatu
Irudiak: Egile-eskubideen pean, kontrakoa adierazi ezean
18 Comments