Erdi Aroko Le Corbusier
«Ronchamp erromanikoa da. La Tourette, ordea, gotikoa». — Rafael Moneo, 2014/12/10, AGET (UPV/EHU)
«Ronchamp erromanikoa da. La Tourette, ordea, gotikoa». — Rafael Moneo, 2014/12/10, AGET (UPV/EHU)
«Ez dut Philip Johnson izan nahi. Aukeran, nahiago dut Tarantinoren The Wolf izatea: arazoak konpondu nahi ditut» — Martín Lejarraga, 2014ko apirilaren 15ean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
«Eraikitzaileak esan zigun merkeagoa zela harria Txinatik ekartzea, Albuquerqueko obratik 8 km-ra dagoen harrobitik baino» — José María Sánchez García, 2014ko apirilaren 14an, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
«Nik uste nuen ez nuela inoiz diseinatuko, behin arkitektura-ikasketak amaitu eta gero. Txinan, ordea, ez naute nahi egiturak edo instalazioak kalkulatzeko; bakar-bakarrik diseinatzeko». — Jon Urdaneta Zeberio Santos (2013/10/8, DAGET)
«Donostian arazo bat dugu: ez dugu ezer bota nahi» — Santi Peñalba, 2013ko irailaren 25ean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
Euskal Herriko Unibertsitateak eraberritzen dihardu Donostiako Arkitektura Eskola. Aldaketa nabarmenena sarreran jazoko da: Maule kaletik Oñati plazara lekualdatuko da. EHUren webgunean ikus daitezke eraberritze-proiektuaren memoria eta planoak. Jatorrizko eraikinaren egilea, Migel Garai, obren aurka mintzatu da, eskolako irakasleei zuzendutako gutun… Jarraitu irakurtzen
Okerrak salatzea ez da aski. Ezetz esatea ez da nahikoa. Alternatibak ere eraiki behar dira. Era positiboan. Hori da Gasteizko Alde Zaharreko hainbat auzo-elkarte azken urteotan egiten ari direna. Pairatzen ari diren gentrifikazioa lau haizeetara salatzeaz gain, proposamen eraikitzaileak ere… Jarraitu irakurtzen
Iragan ostiralean Iñaki Begiristain arkitekto eta EHUko irakaslea Euskadi Irratiko Arratsean saioan izan zen. Iñakik bere doktorego-tesiaren —Fikzioak eta relatus berrien eraikuntza. Frank Gehryren hiru proiekturen azterketa— nondik norakoak azaldu zituen. Horra Arantxa Iturbek egindako elkarrizketa interesgarria:
Ikasturte berria martxan da jadanik, eta Boloniako prozesura egokitutako bigarren ikasketa plana estreinatu berri da EHUko Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Azken bi urteotan, bi ikasketa plan, alajaina! Izan ere, iaz hasitako plan berria «Arkitektura Gradua» deitzen bazen ere, 2011-2012… Jarraitu irakurtzen
Pasa den asteartean Ana Oregi arkitekto eibartarrak hitzaldia eman zuen Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, 4. mailako arkitektura-proiektuetako irakasleek gonbidatuta. Oregi lurralde-antolakuntzako sailburuorde izan da Eusko Jaurlaritzan, eta, gaur egun, Gasteizko udalean dihardu, hirigintza-plangintza sailean. Hitzaldia interesgarria izan zen, eta,… Jarraitu irakurtzen