Adimen kolektiboaz

Kolektibotasunaren inguruko mintegi bat burutu da martxoan Donostiako Arkitektura Eskolan, zoohaus ikerketa-plataformaren gidaritzapean. Madrildar arkitekto talde honek egoera estandarretatik at diren lekuetara luzatzen dute begirada, izan ere, arautegien kontrolpean ez diren egoera edo lekuetan, gizakiak bere jakinduriaren goreneko erakustaldia agertzen du: eraikuntza-soluzio pertsonalizatuak, antolaketa-eredu propioak edo zonalde… Jarraitu irakurtzen

Apokalipsi industriala

  Jean Robert Donostian izan da aste honetan, Cristina Enea fundazioak oinezkoari buruz antolatu duen zikloari bukaera emateko. Jean Robert arkitektoa eta suitzarra bada ere, mexikar afrantsesatu doinuarekin ekonomia produktiboaren giza-ondorioetaz jardun zitzaigun, idazle eta ikerlari baitugu oinezkoarentzako espazioa berreskuratzearen aldeko… Jarraitu irakurtzen

Ibiltariaren antropologia

Europako Mugikortasunaren Astean murgildurik izan gara agurtu dugun astean, eta Donostian horren harira antolatutako ekitaldien artean, Cristina Enea Fundazioak Manuel Delgado antropologoa (Bartzelona, 1956) gonbidatu zuen, oinezkoek hirian betetzen duten paperaz jarduteko. Hitzaldia, Grafika Soziala 03: Oinezkoa deritzon jardunaldien barne txertaturik zegoen, espazio publikoa hausnarketa-esparru… Jarraitu irakurtzen

Kawamata Bordelen

Tadashi Kawamata artista japoniarraren lanak erlazio zuzena du arkitektura eta hirigintzarekin. Zuhaitz-etxeak, txabolak, aulkiek eratutako meta-itxurako eraikuntzak, egurrezko kutxek osatutako paisaiak, behatokiak… Zuraren aukera estetikoak hainbat eraikuntzatan ikertu izan ditu bere lanbide-ibilbidean zehar. Kawamataren azken proiektua Akitanian bertan dugu ikusgai,… Jarraitu irakurtzen