Donostiako arazoa
«Donostian arazo bat dugu: ez dugu ezer bota nahi» — Santi Peñalba, 2013ko irailaren 25ean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
«Donostian arazo bat dugu: ez dugu ezer bota nahi» — Santi Peñalba, 2013ko irailaren 25ean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
Iragarritako Espainiako Zaharberritzearen Legea dagoeneko indarrean da pasa den ekainaren 28tik. Eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzera dator (besteak beste, Kode Teknikoa eta eraikuntza antolatzen duen 38/1999 Legea aldatu ditu horretarako), baina baita hirigintza-birgaitzea bultzatzeko ere. Azken helburu horrekin Espainiako Lurzoruaren Legea… Jarraitu irakurtzen
Hiria, hirigintza eta are bizitza ulertzeko modu bat baizik. Eta Gasteizko Europa jauregia berdez mozorrotzen jarraitzen dugun bitartean, Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren abiada aurrera doa. Tresna horren bidez erakutsiko dugu benetan horren berdeak ote garen. Azken hamarkadako aurrekariak, baina, ez… Jarraitu irakurtzen
Zuzenbide publikoko hirigintza sozietate mordoa sortu zen adreilu-burbuilaren gorenean. Hirigintzaren gauzatzea modu bizkorrean kudeatzea zen haien ustezko helburu nagusia. Baina presako lanak gauza onik ez: askotan, gehiegitan, opakotasun dezentez burutu zituzten haien eginbeharrekoak, eraginkortasun eztabaidaezinaren izenean. Autonomia erkidegoenak, foru aldundienak… Jarraitu irakurtzen
Iazko jardunaldien zapore onari jarraituz, EH Bilduk “Bilbo kudeatzeko bestelako ereduak” topaketak antolatu ditu maiatzaren 23, 24 eta 25erako, Bilboko La Bolsa gizarte-etxean. Arkitekturarekin eta hirigintzarekin zerikusi zuzena duten hizlariak izango ditugu bertan, besteak beste, EtxebizHitza Plataforma, SostreCívic elkartea, Iñaki… Jarraitu irakurtzen
Iosu Cueto kazetaria: —Gasteizen 25.000 etxebizitza eraikitzea proiektatu zen [zabalpen berrietan]. Orain ezin dira saldu. Pasatu al zen Udala, baikorregi izateagatik? Alfredo Piris 21 Zabalgunea udal-sozietate urbanistikoko gerentea: —(…) Kalkulu-akats bat izan zen. (El Correo, 2013/04/16)
Ez da batere ohikoa hirigintzari buruzko bi orrialde oso-osorik topatzea egunkarietan. Are gutxiago euskaraz, eta are gutxiago ustelkeriarekin zerikusirik ez duen gai bati buruz: gauzatu gabeko hirigintza-planak. Zorionak, beraz, Lander Muñagorri BERRIAko kazetariari, pasa den larunbatean “Paperean eraikitako hiriak” interesgarria… Jarraitu irakurtzen
Iruñeko Cervera kasua ez da izan 2012ko azken egunetako film itxurako bakarra. Gasteizen hirigintzarekin zerikusi zuzenagoa duen foiletoi kutsuko beste gertakari bat ere azaleratu berri da, Green delako hiriburutza urtea ondo amaitzeko. Antza, udalaren 21 Zabalgunea hirigintza sozietate anonimoak Gasteizko… Jarraitu irakurtzen
Duela egun batzuk solasean izan nintzen etxebizitza.net webguneko arduradun Jonjorekin eta Mikelekin. Etxebizitza.net Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako proiektua da, helburu duena etxebizitzaren inguruko argibideak eta aholkuak modu argi eta zuzen batean ematea. Hori dela eta, eskala guztiak lantzea du helburu:… Jarraitu irakurtzen
Oso interesgarria, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak argitaratu berri duen azken Ahotik at! aldizkaria, dagoeneko 10. zenbakia dena. “Hiriak egin eta desberdintasunak desegin. Hirigintza barneratzailea helburu” izenburupean, hainbat artikulu eta elkarrizketa bildu dituzte, urbanizazio-prozesuaren ingurukoak. Hizkuntza argiz eta zuzenaz, hirigintzaren inguruko hainbat… Jarraitu irakurtzen