Frackingaren hiru koloreak
Gorriz: Frackingaren aurkako ekimen legegileak aurrera eramandako lurraldeak. Urdinez: PPk gobernatutako eta frackingaren aurkako legerik egin ez duten autonomia-erkidegoak. Berdez: EAJk gobernatutako autonomia-erkidegoa.
Gorriz: Frackingaren aurkako ekimen legegileak aurrera eramandako lurraldeak. Urdinez: PPk gobernatutako eta frackingaren aurkako legerik egin ez duten autonomia-erkidegoak. Berdez: EAJk gobernatutako autonomia-erkidegoa.
Iragarritako Espainiako Zaharberritzearen Legea dagoeneko indarrean da pasa den ekainaren 28tik. Eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzera dator (besteak beste, Kode Teknikoa eta eraikuntza antolatzen duen 38/1999 Legea aldatu ditu horretarako), baina baita hirigintza-birgaitzea bultzatzeko ere. Azken helburu horrekin Espainiako Lurzoruaren Legea… Jarraitu irakurtzen
Hiria, hirigintza eta are bizitza ulertzeko modu bat baizik. Eta Gasteizko Europa jauregia berdez mozorrotzen jarraitzen dugun bitartean, Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren abiada aurrera doa. Tresna horren bidez erakutsiko dugu benetan horren berdeak ote garen. Azken hamarkadako aurrekariak, baina, ez… Jarraitu irakurtzen
Zuzenbide publikoko hirigintza sozietate mordoa sortu zen adreilu-burbuilaren gorenean. Hirigintzaren gauzatzea modu bizkorrean kudeatzea zen haien ustezko helburu nagusia. Baina presako lanak gauza onik ez: askotan, gehiegitan, opakotasun dezentez burutu zituzten haien eginbeharrekoak, eraginkortasun eztabaidaezinaren izenean. Autonomia erkidegoenak, foru aldundienak… Jarraitu irakurtzen
Etsi-etsian suspertu nahi dute Espainiako eraikuntzaren sektorea. Kosta Legearen biguntzea abiatu ondoren, ehunka mila etxebizitza oraindik saldu ezinik dabiltzanez, zaharberritzearekin lotzen ari dira azken saialdia. Berritu ala hil. Apirilaren 5ean jakinarazi zuen Ana Pastor Sustapen ministroak Etxebizitza eta Lurzoruaren Plan… Jarraitu irakurtzen
Lurralde antolakuntzako sailburuorde berria zaren zuri. Zeinahi pentsamoldekoa zarela ere. Ez zaizkizu samurrak egingo, datozen lau urteak. Inork gutxik sinesten baitu lurralde antolakuntzaren erabilgarritasunean. Arkitektoek, esaterako, nahiago dute bilgarri ederreko eraikinez jardutea. Hirigileek, nahiz diziplina batekoak zein bestekoak, nahiago dute… Jarraitu irakurtzen
Zerbait mugitzen hasia da arkitekturaren euskarazko argitalpengintzan azken urteotan. Euskal Herriko Unibertsitateak itzulpen oso interesgarriak kaleratu ditu: Paricioren «Arkitekturaren eraikuntza» (2005), Solà-Moralesen «Hiri-hazkunde motak» (2008), Chingen «Arkitektura-hiztegi irudiduna» (2009) eta Morrisen «Hiri-formaren historia» (2010) dira aipagarrienak. Estrategikotzat jo daiteke lan… Jarraitu irakurtzen
Dagoeneko aski zaila gertatzen zitzaigun hego euskal herritarroi departamendu propiorik gabeko Ipar Euskal Herriarekin harreman instituzionalak garatzea, eta hara non orain, Pirineo Atlantikoekin borrokatzeaz gain, Akitaniako beste lau departamenduekin ere negoziatu beharko dugun. Behintzat baskongadook, zeren eta Sanzek eta Barcinak… Jarraitu irakurtzen
«Kalea guztiona da» entzun genuen bigarren urtez Bilboko Kale Nagusian, pasa den maiatzaren 21ean. Badira ia zortzi hilabete Espazio Publikoaren Ordenantza onetsi zela, eta eskertzekoa da Bilboko Vendetta taldeak haren aurka antolatutako salaketa umoretsu eta sanoa. Jai-giroko ekimenean ordenantzak debekatzen… Jarraitu irakurtzen
“Hazkunde horizontalaren alde egin genuen, bertikalaren alde egin ordez. Oker geunden.” – Patxi Lazkoz, 2011-3-30